Zemendiaren 28an hasiko dira jaiak Zeanuriko Asterria auzoan eta bariku horretarako zein zapaturako ekintzak antolatu dabez. Lehenengoa, 19:00etan hasiko da barikuan, jaieri hasierea emoteko. Bertan auzoko txistulariak eta bolanderak egongo dira. Ordu erdira hasiko da umeak eta helduak parte hartu ahalko daben Igel Txapelketea. 21:00etan auzo afaria egongo danez, izena emon beharko da 636 378 870 telefonora idatzita. Apuntetako atzen eguna hilaren 24an, datorren astelehenean, izango da. Herri afariaren ostean, mahai-jokoakaz eta kantuakaz gozatuteko aukerea egongo da. Zapatuan, 12:00etan hasiko da mezea San Andresen eta ostean, barauskarria eta Zeanuriko txistulariek ekitaldi laburra eskainiko dabe. Arrastian segiduko dau egitarauak, 18:30ean desafio bategaz. Trontzalari kuadrillea (Telmo Intxaurbe, Adei Olibares, Katalin Intxaurbe, Hodei Bilbao, Ekhi Bilbao eta Itxaso Ayesta), Mikel Etxebarria ardi moztailearen aurka ibiliko da. 19:00etan auzotarrak Harriti taldearen aurka lehiatuko dira harria tiratuten. Iluntzean, 20:30ean odoloste jana egongo da danentzako eta 21:00etan mozorroakaz alaituko dan gaueko jantzaldia, Jainaga eta Narbaizaren eskutik. Erromerian zehar egingo da errifearen zozketea eta ostean, DJ Rednall-ek segiduko dau gaua animetan.