"Gure baserri eta etxeen segurtasuna hobetuteko udal kanpainea" ipini dau martxan Zeanuriko Udalak eta honen bitartez, Zeanurin erroldatutakoek ke detektagailuak eskatu ahal izango dabez udal bulegoetan, guztiz doban. Holan, urri bigarrenaren 28tik zemendiaren 15era herritarrek eskaerea egin eta ke detektagailua jasoko dabe etxean ipinteko, baserriak pisu bi izanez gero, bi be eskatu ahal izango dira.
Detektagailuan arinago amaituten badira, eskaerea egin eta gehiago ekarriko dirala be aurreratu dau Udalak. Horrezaz gainera, lehentasuna lehen etxebizitza moduan erabilten diran etxeek izango dabela. Bigarren etxebizitza edo astegoienetean baino erabilten ez diran etxeetarako eskaeran zemendiaren 10etik aurrera egin beharko dira.
Zeanurin asko dira egurrezko egiturea daukien etxe zein baserri zaharrak, bai eta beheko sua zein txapea daukienak. Holan, Zeanuriko Udaletik beharrezkoa ikusi dabe segurtasuna bermatuta izateko, suak garaiz identifiketako detektagailuak banatutea. Halanda be, suak eragozteko, gogoratu dabe segurtasun neurririk eraginkorrena tximinia garbi manteniduta izatea dala.