bertsolaritzea

Aitor Bizkarrak irabazi eban Zeanuriko saioa

Asier Abrisketa 2025ko urr. 27a, 11:07

Atzo hasi zan Bizkaiko Txapelketako finalaurrekoen lehenengo fasea eta Abadiñokoak lortu eban bigarren bueltarako txartela.

Domekan jokatu zan Zeanuriko Ibarreta frontoian Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen lehenengo bueltea. Salgai ipini ziran 500dik gora sarrerak agortuta, giro itzela sortu zan Aissa Intxausti, Aitor Bizkarra, Bittor Altube, Imanol Uria, Jone Uria eta Oihana Bartra batu ebazan saioan. Lan puntuagarriak amaituta, Abadiñoko Aitor Bizkarra urten zan garaile, Jone Uriari puntu erdiko aldea bakarrik aterata.

Aitor Bizkarrak 649,5, Jone Uriak 649, Oihana Bartrak 629,5, Imanol Uriak 615, Aissa Intxaustik 594 eta Bittor Altubek 547 puntu lortu ebezan, hurrengoz hurrengo. Beraz, Bizkarra sailkatuta dago zuzenean finalaurrekoen bigarren fasea jokatuteko eta besteek Abadiño eta Barakaldoko saioetako emaitzak ezetutera itxaron beharko dabe sailkatu diran ala ez jakiteko,

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!