Kanporaketa saioen ostean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketea finalaurrekoen lehenengo bueltan sartuko da urri bigarrenaren 26an, domekea, Zeanurin jokatuko dan saioan. Ibarreta frontoian izango da finalaurrekoa 17:00etan. Aissa Intxausti, Aitor Bizkarra, Bittor Altube, Imanol Uria, Jone Uria eta Oihana Bartra izango dira Zeanuriko agertokian kantetan ibiliko diranak, Beñat Vidalek gai-jartzaile lanak egingo dituan bitartean.
Finalaurrekoen lehenengo bueltan hamazortzi bertsolari egongo dira lehian, sei bertsolariz osotutako hiru saiotan. Lehenengoa Zeanurin, bigarrena Abadiñon eta hirugarrena Barakaldon. Saio bakotxeko irabazlea zuzenean pasauko da finalaurrekoen bigarren bueltara eta gainontzekoak, puntuen arabera sailkatuko dira.
Zeanuriko saiorako sarrerak salgai dagoz daborduko bertsosarrerak.eus atarian eta domekan oindino sarrerarik egonez gero, Ibarreta frontoiko txarteldegian salduko dira, 16:30etik aurrera.