Inaugurazino ekitaldian, Marta Languek eta Carmen Nuñezek, erakusketako argazkietan euren gorputzeko orbanak erakusten dabezan andrek, berbaldia egingo dabe, gaixotasunaren inguruko bizipenak eta zelan gainditu daben azalduten. Zeanuriko koruak emonalditxoa egingo dau.
Argazki erakusketan argazki mota bi ikusi ahal izango dira. Alde batetik, Langue, Nuñez eta Zeanuriko hiru andren gorputzen argazkiak dagoz, minbizia kentzeako egindako ebakuntzen orbanak erakusten dituenak; eta bestetik, 80 zeanuriztarren arpegiak, minbizia sufridu daben edo sufriduten dabizen andrei alkartasuna adierazo gura izan deutseenak.
Zeanuriko argazki taldeko Juanma Nogalesen berbetan, honen helburua “goiari eustea eta babesa emotea” da, “inor ez dagoalako gaixotasunetik libre”. Gizartearen babesa eta ikerketea ezinbestekotzat ditu minbizia sendatuteko.