Ibarguenek irabazi eban 2025eko Zeanuriko Kofradien arteko Bola Txapelketea. Urri bigarrenaren 4an jokatuteko izan bazan be, eguraldiaren ondorioz hurrengo astean, urri bigarrenaren 11n jokatu zan txapelketea Altzusteko bolalekuan. Txapela Ibarguenek jantzi eban Alzustegaz gerrea jokatu ondoren, bi kofradia horreek 16 txirlona bardinduta geratu ziran eta. Hirugarren tokian Altzua sailkatu zan 12 txirlo botata.
Udalerria osatzen daben zazpi kofradietik seik hartu eben parte taldeka jokatzen dan txapelketan: Altzuak, Altzustek, Asterriak, Ibarguenek, Ipiñaburu-Undurragak eta Otzerinmendik. Uribek ezin izan eban taldea osatu. Taldea 4 bolarik osatzen dabe, bolari bakotxak 6 jaurtiketa egiten ditu, eta taldekide guztiak botatako txirloen batuketea hartzen da kontuan. Laukote irabazlea honako bolari honeek osatu eben: Jokin Larrakoetxeak, Julen Llanosek, Ander Etxebarriak eta Xaber Ozerinjauregik.
Txapelketako bolaririk gazteena 14 urteko Jon Beitia izan zan eta beteranoena 88 urteko Esteban Ozerinjauregi. Aitamen berezia merezidu dabe parte hartu eben andrazko biak: Dorleta Goioagak, Undurragako kofradiagaz eta Ainhoa Mendia Altzuagaz.