Zeanuriko Altzusta auzoan astelehenean, San Migel egunean, ospatu eben ermitan jai erlijiosoa eta oin, jaietako egitaraua eroango dabe aurrera zapatu-domekan. Zapatua izango da egun potoloa, izan be auzo bazkaria, Briska Txapelketea eta Kofradien Arteko Bola Txapelketearen jardunaldia eta Kittu taldearen erromeria dagoz programauta. Mus Txapelketea ostera, domeka arrastirako itxi dabe.