Gorbeia Suzien mendi lasterketa gogorra bezain ederra oingo zapatuan jokatuko da

Bea Azpiri 2025ko ira. 26a, 09:21

Oingo zapatuan, hilak 27, Zeanuriko plazatik urtenda, Gorbeia Suzien World Series-etako 32 kilometroko mendi lasterketa gogorra jokatuko da, baita, Gorbeia Suzien 21 km-koa be. Sari banaketea 14:30ean izango da. Gaur, urri lehenengoak 26, lasterkariek briefing edo berbaldi teknikoa eukiko dabe eta dorsalak be bananduko dira frontoian. Umeen lasterketea domekan izango da.

Gorbeia Suzien lasterketak, 32 km-koak batez be baina baita 21 km-koak be, gogorrak bezain ederrak dira eta izen handia hartu dabe. Eta 32 km-ko World Series-etako lasterketa danez, munduko eta Euskal Herriko mendi lasterkari ezagunek hartzean dabe parte eta aurten be holan izango da. Hori dala-ta, lasterketak ikusten jente asko espero da eta bertatik ikusi gura dabenentzat autobus zerbitzua ipiniko dau antolakuntzak.

EITBn euskeraz eta Internet bidez Sws kanalean ingelesez eta Evasion TVn gaztelaniaz ikusteko aukerea be egongo da.

Urri lehenengoak 26, barikua
17:30etik 20:00etara, dorsal banaketea Zeanuriko frontoian.
19:00etan, briefing-a, berbaldi teknikoa.
 
Urri lehenengoak 27, zapatua
07:00retatik 08:30era, dorsal banaketea.
09:00etan, Gorbeia Suzien Skyrace lasterketearen urtekerea.
11:00etan, Gorbeia Suzien 21K lasterketearen urtekerea.
13:00etatik 16:30era, parte-hartzaileentzako bazkaria frontoian.
14:30ean, sari banaketea.
16:30etik 18:30era, Uxue eta Satur. Musika emonaldia.
18:00etan, herri kirolak. Tubi...
19:00etan, Joselontxos txarangea. Kale musikea.
23:00etan, DJ Lander.
 
Urri lehenengoak 28, domekea
11:00etan, umeen lasterketarako izen-emotea.
12:00etan, umeen lasterketearen urtekerea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!