auzoak

Hiru egunez ospatuko dira Uribeko sanmigelak

Asier Abrisketa 2025ko ira. 19a, 13:28

Zapatutik astelehenera ospatuko dira jaiak Zeanuriko auzoan. Auzo bazkaria, karta-jokoak, mezak, txistulariak eta meriendea dagoz programauta.

Uda eta herrietako jai nagusiak pasauta oindino badagoz ospatuteko dagozan jai batzuk, auzo batzuetan. Euren artean dagoz sanmigelak, Igorreko Mikele-Garben, Arteako Elexabeitin, Bediako Jauregi-Yeurin eta Zeanuriko Altzusta zein Uriben. Atzen honeek, Uribekoak, izango dira ospatuko diran lehenengoak, oingo astegoienean. Hiru eguneko jaiak izango dira, zapatutik astelehenera eta auzo bazkariaren, karta-jokoen eta meza bien inguruan batuko dira auzotarrak jai giroan.

Egitaraua

Urri lehenengoak 20, zapatua

  • 14:00etan, auzo bazkaria.
  • Arrastian, Mus eta Briska Txapelketak.

Urri lehenengoak 21, domekea

  • 11:30ean, mezea.
  • Gero, barauskarria eta herriko txistulariak.

Urri lehenengoak 22, astelehena

  • 12:00etan, mezea.
  • 17:00etan, urdaia eta txokolatea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!