gastronomia

Ipiñaburu gaztandegia barriz saritu dabe Ordiziako Gaztai Lehiaketan

Asier Abrisketa 2025ko ira. 11a, 08:30

Jon Etxebarria eta Puy Arrieta zeanuriztarren ardi latxen gaztaiak hirugarren saria eskuratu dau lehiaketearen 52. edizinoan.

Atzo ospatu zan Euskal Herri mailan eredu dan Ordiziako Gaztai Lehiaketearen 52. edizinoa. Urtero lez, beste 44 gaztaigaz batera, Ipiñaburu gaztandegiko gaztaia probau eben epaimahaiko 24 kideek eta aurtengoan be, saritua izan da Zeanuriko gaztaia. Jon Etxebarria eta Puy Arrietak egindako gaztaiak hirugarren postua eskuratu eban. Gaztai irabazlea Ilarduiako (Araba) La Leze gaztandegia izan da 2.575,5 puntugaz eta bigarrena Lekarozko (Nafarroa) Kortaria Gaztandegia izan da 2.569,5 puntugaz. Gorbeian dabizen ardi latxen gaztaiak barriz 2.543,5 puntu lortu ebazan.

Ohikoa danez, lehiaketearen ostean gaztai irabazlearen enkantea egin da eta La Lezeren gaztai erdiarengaitik 5.200 euro ordaindu ditu Donostiako Itxaropena jatetxeko Moha Arabek. Prezio hau urrun geratuten da 2014ko errekorretik. Orduan 13.050 euro ordaindu ebazan Ampo S Coop. enpreseak, Segurako (Nafarroa) Karmele Muruaren gaztaiagaitik. Ipiñaburuko gaztaiarengaitik be gehiago ordaindu izan zan irabazle urten zan edizino bietan. 2012an irabazi eben lehenengoz Jon Etxebarria eta Puy Arrietak eta gaztai erdia 7.400 eurotan saldu zan. 2015ean irabazi eben bigarrenez eta orduan 7.600 eurotan saldu zan Ipiñaburuko gaztai erdia.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!