Zeanuriko Txapelketan, udan auzuneetan jokatu diran bost txapelketetako —Altzuakoa, Undurragakoa, Ipiñaburukoa, San Justokoa eta San Lontzo bertakoa— lehen hiru sailkatuek hartu eben parte. Finalera heldu ziran bolarien artean andrazko bat be egon zan: Dorleta Goioaga undurragaztarra. Bigarren, Auritz Gortazarrek egin eban eta Javier Ozerinjauregik, hirugarren.
San Lontzoko Txapelketan, hau da, San Lontzon bakarrik jokatutako txapelketetan, barriz, andrazkoen eta umeen txapelak jokatu ziran. Andrazkoen txapelketan, hamaika andrak hartu eben parte eta irabazlea Belen Astondoa uribeztarra izan zan. Umeei jagokenez, sei umek bota eben bolea eta txapelduna Gidor Astondoa izan zan. Gizonezkoetan barriz, San Lontzoko saioan, Gotzon Erkiaga izan zan irabazlea, baina hau Zeanuriko Txapelketako parte zan.
Kofradien Arteko Txapelketea
Zeanuriko bolarien hurrengo hitzordua Altzustan izango da, urri bigarrenaren 4an, San Migel jaietako egitarauaren barruan. Kofradien Arteko Taldekako Txapelketea jokatuko da, eta udalerria osotuten daben zazpi kofradietako ordezkariek hartuko dabe parte. Talde bakotxa lau bolarik osotuko dabe.