JAIAK

Lau egunez ospatuko dabez andramariak Zeanurin

Ager Barragan 2025ko abu. 12a, 13:05

Abuztuaren 14an, egeuenean, hasi eta 17an amaituko dira aurtengo Zeanuriko jaiak.

Eguen iluntzean herriko udaleko langileek, oingoek zein behargin ohiek txupinazoa bota orduko, hainbat ekitaldiz betetako jai egunak hasiko dira zeanuriztarrentzako.
 
Aurten be musikea eta beste urteroko zitak izango dira protagonistak: Gorbeiara igokerea, pelotea eta frontenisa, kontzertuak, playback-ak etab…

Hemen astegoieneko egitaraua.

Abuztuak 14, eguena
08:00retan, Gorbeiara igokerea.
11:00etan, Frontenis Txapelketako finalak.
15:00etan, herri bazkaria.
18:00etan, kuadrillen arteko jokoak.
19:00etan, Salbea Andra Marin.
20:00etan, txupinazoa Udaleko langile ohien eta langileen eskutik. Gero, Hiru Zubiak herriko txistulariakaz.
22:00etan, Ezpalak taldearen kontzertua eta erromeria Nonbait taldeagaz. Gero, DJ Gose ta Sue.

Abuztuak 15, barikua
11:00etan, Hiru Zubiak herriko txistulariakaz.
11:00etan, Txinbera Lehiaketea haur eta gazteentzako.
11:30ean, meza nagusia Andra Marin.
12:30ean, musikea kalean Kittu taldeagaz.
19:00etan, Zeanuriko Pelota Txapelketako finalak.
22:00etan, Jaietako Kartel Lehiaketako sari banaketea.
22:15ean, Playback Txapelketea. Gero, erromeria Gautegun taldeagaz.

Abuztuak 16, zapatua
11:00etan, Hiru Zubiak herriko txistulariakaz.
11:00etan, Sukaldarien Egunerako izen-emoteak.
11:30ean, arimen mezea Andra Marin.
13:00etan, tortillen aurkezpena.
14:00etan, paella eta postreen aurkezpena.
14:30ean, sari banaketea eta herri bazkaria plazan.
17:00etan, umeentzako ur jolasak.
21:30ean, Heitxiren kontzertua.
22:30ean, erromeria Gora Herria taldeagaz.

Abuztuak 17, domekea
11:00etan, Hiru Zubiak herriko txistulariakaz.
11:00etan, umeentzako jolasak Panpotx alkartearen eskutik.
13:00etan, jubiladuen barauskarria plazan.
17:30ean, Zeanuriko VI. Arraza Libreko Ardi-Txakur Txapelketea Torreko soloan.
19:30ean, Ni-Mu konpainiaren antzerki zirkua.
20:30ean, txokolatea eta txurroak.
22:00etan, erromeria Eingo taldeagaz.
00:00etan, Hiru Zubiak herriko txistulariakaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!