JAIAK

San Lontzo jaiak ospatuko dira Zeanurin

Erredakzinoa 2025ko abu. 6a, 16:19

Hilaren 10 eta 11rako egitaraua prestatu dabe Uribe-Otzerinmendiko auzotarrek.

Domekan 12:30ean mezea egongo da eta ostean herriko txistulariak eta barauskarria, arrastian ostera 18:00etatik aurrera bola-jokoa izango da. Gauean DJ Landerrek musikea ipiniko dau ordu txikiak arte, tartean kopautxoa egongo da.

Astelehenean ostera 12:00etan mezea izango da eta ostean andrazko eta umeen arteko Bola Txapelketea. 18:00etan Bola Txapelketako Zeanuriko finala jokatuko da. Amaitzeko urdaia eta txokolatea egongo da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!