JAIAK

Zeanuriko jaietako herri bazkarirako txartelak salgai dagoz

Bea Azpiri 2025eko abuztuaren 4a

Abuztuaren 8ra arte erosi ahal dira hilaren 14an egingo dan herri bazkarirako txartelak Txoko Sagarnan. Prezioa 15 eurokoa da 12 urte arteko umeentzat; 20 eurokoa langabeentzat eta 25 eurokoa gainontzekoentzat.

Manu bi dagoz aukeran. Batak, patatak errioxar erara, sekreto iberikoa eta pantxineta eta arroz-esne txupitoa eskaintzen dauz, eta besteak, beganoak, garbantzu ensaladea, berenjena beteak eta frutea. Ura, ardaua, kafea eta kopea be prezio barruan dagoz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!