auzoak

Oingo astegoienean ospatuko dira Otzerinmendiko sanjustoak

Asier Abrisketa 2025ko uzt. 28a, 10:25

Erromeria Otzerinmendiko San Juston // Jon Urutxurtu.

Zapatutik domekara arte iraungo dau jaiak auzo bazkari, karta-joko, meza, erromeria, lehiaketa gastronomiko eta bola-joko artean. Bazkarirako txartelak martitzenera arte lortu daitekez.

Zeanuriko Otzerinmendi auzoan jaiak ospatuko dira oingo zapatu-domekan, abuztuak 2 eta 3. San Justo ermitearen iguruko harexpean ospatuko da egun biz luzatuko dan jaia. Urtero lez, jaiak auzo bazkariagaz batera hasiko dira, auzotarren antolatuta baina edonor joan daitekean bazkaria. Bihar, hilak 29, arte lortu daitekez txartelak 669 209 654 telefonora deituta (umeek 12 euro eta helduek 30 euro.

Bazkalostean barriz Mus eta Briska Txapelketak jokatuko dira. Hurrengo egunean, domekea, mezea ospatuko da ermitan eta ostean barauskarria eta erromeriatxoa egingo da. Bitartean, jentea Tortilla eta Paella Txapelketetarako prestaketetan murgilduta ibiliko da eta arrastian, bazkaria bajatuteko bola-joko txapelketea egingo da, andrazko zein gizonezkoena.

 
Otzerinmendiko San Justo jaiak (Zeanuri)

Abuztuak 2, zapatua

14:30ean, herri bazkaria San Juston.

16:30ean, Mus eta Briska Txapelketak.

Abuztuak 3, domekea

11:30ean, mezea.

Gero, barauskarria eta txistulariak.

13:30ean, Tortilla eta Paella Txapelketak.

17:30ean, bola-jokoa

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!