Zeanuriko Ipiñaburu auzoan Santiago Jaiak ospatuko dira oingo zapatuan, hilak 19, hasi eta datorren zapatura arte, hilak 26. Jaietako lehenengo egunean auzo bazkaria eta geroko animazinoa, Zeanuriko Kofradien Arteko Bola Txapelketarako puntuagarrian izango dan bola-jokoa eta txokolatadea egingo dira, eguerdian txupinazoa bota ostean.
Gero, auzotarrek atsedena hartuko dabe egunera arte, hilak 24, beste hiru jaieguneri ekiteko. Tortilla txapelketea, meza nagusia, karta-jokoak, umeentzako jolasak, artilea pintetako tailerra, magia ikuskizuna, artzai-txakurrak, trikitilariak eta arimen mezea egingo dira jaietako bigarren txanpan.
Garagarrilak 19, zapatua
- 12:00etan, txupinazoa.
- 14:00etan, auzo bazkaria.
- Gero, animazinoa.
- 19:00etan, Zeanuriko Kofradien Arteko Bola Txapelketea.
- 20:00etan, txokolatadea.
Garagarrilak 24, eguena
- 19:00etan, auzotarren arteko Tortilla Txapelketea. Izen-emotea 605 591 101 telefonoan hilaren 19ra arte.
- Gero, partaideen afaria.
Gargarrilak 25, barikua (Santiago eguna)
- 12:00etan, meza nagusia.
- Gero, txistulariek girotutako barauskarria.
- 17:00etan, Mus eta Briska Txapelketak. Izen-emotea 605 591 101 eguerdira arte (5 euro).
- 17:00etan, umeentzako jolasak.
- 17:00etan, artile pintaketa tailerra Montse artisauaren eskutik.
- 18:00etan, Wallas Magoaren Gertutik ikusteko magia ikuskizuna.
- 19:30ean, artzai-txakurren erakustaldia.
- 21:00etan, trikitilariek girotutako urdai-jana eta errifen zozketea.
Garagarrilak 26, zapatua (Santa Ana eguna)
- 12:00etan, arimen mezea.
- Gero, barauskarria.