jaiak

Zeanuriko Jaietako Frontenis Txapelketarako izen-emotea zabalik

Asier Abrisketa 2025ko uzt. 11a, 11:39

Ume, gazte zein helduek emon leikie izena abuztuaren 12tik 13ra jokatuko dan txapelketan, 696 631 491 telefonoan, Whatsapp bitartez.

Zeanuriko Jaiak abuztuaren 14tik 17ra ospatuko dira eta egitarauaren barruan dago Frontenis Txapelketea. Lehenengo fasea abuztuaren 12an eta 13an jokatuko da eta hiru mailetako finalak, jaietako lehenengo egunean. Halanda be, bikoteek aldez aurretik emon behar dabe izena eta garagarrilaren 30ean amaituten da horretarako epea. Izen-emotea doban da eta bikoteen izen-abizenak 696 631 491 telefonora Whatsapp bidez idatzita egin daiteke inskripzinoa.

Adinaren araberako hiru mailatan jokatuko da txapelketea. Umetxoen taldean zazpi eta hamabi urte (LH1-LH6) bitarteko umeak egongo dira, gazteenean hamabi eta hamasei urte (DBH1-DBH4) bitartekoak eta helduenean hamasei urtetik gorakoak. Sariak be desbardinak izango dira, mailaren arabera; lau lagunentzako meriendea, lau lagunentzako afari-meriendea eta bi lagunentzako afaria, hurrengoz hurrengo.

Arauak

Bikoteak mutilenan, neskenak zein mistoak izan daitekez. Partidu laburrak jokatuko dira lehenengo fasean: 18 tantu edo 15 minutu. Finala barriz, 22 tantora jokatuko da jaietako lehenengo egunean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!