Abuztuaren 14tik 17ra ospatuko dira aurtengo Zeanuriko andramariak eta gitxika-gitxika jaiak badabiz formea hartzean. Gaur bertan ebatziko da zein izango dan jaietako irudia, hau da, kartela. Garagarrilaren 4ra arte izan dabe zeanuriztarrek Kartel Lehiaketan parte-hartzeako aukerea eta lan guztiak batu ostean, ikusgai egongo dira jentaurrean.
Gaur, hilak 10, eta bihar udaletxeko pleno aretoan ipiniko dira jasotako kartel guztiak eta herritarrak bertara joan eta euren botoa emon ahal izango dabe. Kategoria bi dagoz lehiaketan, beraz, boto bi emoteko aukerea dago: 18 urtez azpiko mailan eta helduenean. Helduen irabazleak bertoko produktuen otzarea jasoko dau eta 18 urtez azpikoak liburu eta jolasetan erabiltzeko bonoa.