eskupelotea

Bizkaiko herriarteko azpitxapeldunak izan dira zeanuriztarrak

Asier Abrisketa 2025ko uzt. 7a, 11:05

Pasau dan urtean be urten ziran garaile markinarrak // Artxiboko irudia.

Zapatuan jokatu ziran Bizkaiko Herriarteko Txapelketako finalak eta Markina-Xemein nagusitu zan hiru partiduetan.

Zapatuan emon jakon amaierea Bizkaiko LV. Herriarteko Txapelketeari Gernikako Santanape pelotalekuan, pasau dan urtean modura, Zeanuri eta Markina-Xemeingo pelotarien arteko finalakaz. Kadete, jubenil eta nagusien mailako finalak jokatu ebezan herri bietako pelotariek eta markinarrak nagusitu ziran, aurrez aurreko guztietan. Holan, Markina-Xemeinera joan ziran txapelak, atzen hiru edizinoetan lez.

Kadeteen mailako finala Gortazar eta Beobide zeanuriztarrek jokatu eben eta 22-4 amaitu zan partidua markinarren alde. Bigarren finalean be, jubenil mailakoan, markinarrak oso gainetik egon ziran eta Ozerinjauregi eta Egiliorren tantu bakarra egitea lortu eben, 22-1 amaituta. Maila gorenean be, herriarteko txapelak ebatzita egonda, Markina-Xemein urten zan garaile Etxeita eta Erkiaga II.aren kontra, 22-12.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!