eskupelotea

Zeanurik Bizkaiko Herriarteko Txapelketako finalak jokatuko ditu zapatuan

Asier Abrisketa 2025ko uzt. 3a, 10:31

Gernikan jokatuko dira hiru mailetako finalak eta markinarren kontra arituko dira, Gortazar, Beobide, Ozerinjauregi, Egilior, Etxeita eta Erkiaga II.

Zapatuan, hilak 5, Gernika-Lumoko Santanape pelotalekuan jokatuko da Bizkaiko LV. Herriarteko Txapelketako final handia, Markina-Xemein eta Zeanuriko selekzinoen artekoa. Kadete, jubenil eta nagusien mailako finalak egongo dira jokoan eta lehenengo aurrez aurrekoa, 16:30ean hasiko da. Kadeteen mailan, markinarren kontra Gortazar eta Beobidek jokatuko dabe, jubenilen mailan, Ozerinjauregi eta Egiliorrek eta maila gorenean, Etxeita eta Erkiaga II arituko dira markinarren kontra.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!