Zeanuriko Undurraga auzoan San Pedro jaiak ospatutekoak ziran astegoien honetan, barikutik domekara, eta holan egon da jasota BEGITU aldizkariaren 452. zenbakian (bagilaren 17koa). Baina argitaratu bezain pronto jakin zan jaietako egitaraua bertan behera geldituko zala. Atzenean ez da egingo bola-jokorik, erromeriarik, ez auzo bazkaririk. Manteniduten dan ospakizun bakarra erlijiosoa da, izan be, bagilaren 29an mezea egongo da San Pedro ermitan eta gero, jatekoa eta edatekoa egongo da.