jaiak

Zeanuriko jaietarako batzar irekia deitu da eguaztenerako

Asier Abrisketa 2025ko eka. 16a, 12:31

Txistulariak Zeanuriko jaietan // Miren BegoƱa Idigoras.

Hilaren 18an, 19:00etan egingo da bilerea udaletxean eta martxan dago daborduko Jaietako Kartel Lehiaketea, garagarrilaren 4ra arte.

Abuztuaren 14tik 17ra ospatuko dira aurtengo Zeanuriko andramariak eta honeen inguruan berba egiteko, batzar irekia deitu dau Zeanuriko Udalak. Bagilaren 18an, eguaztena, egingo da bilerea 19:00etan udaletxeko pleno aretoan eta herritar guztiak zein herriko alkarte, talde eta eragileak dagoz deituta jaiak antolatuteko.

Beste alde batetik, badago martxan Jaietako Kartel Lehiaketea eta garagarrilaren 4ra arte aurkeztu daitekez proposamenak, paperean udaletxean edo euskarri digitalean harrera@zeanuri.eus helbidean, eguerdiko 14:00eta zarratuko da epea. Parte hartzeako zeanuriztarra izatea ezin besteko da eta proiektu guztietan "Zeanuriko Andra Mari jaiak 2025, abuztuaren 14tik 17ra" testua agertu behar da. Kategoria bi izango ditu lehiaketak, helduena eta 18 urtez azpikoa. Kartelok ikusgai egongo dira garagarrilaren 10ean eta 11an eta jenteak gustukoena bozkatu ahal izango dau. Helduen irabazleak bertoko produktuen otzarea jasoko dau eta 18 urtez azpikoak liburu eta jolasetan erabiltzeko bonoa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!