artea

Zeanuriko Aire Zabaleko VII. Margolan Lehiaketea domekan

Asier Abrisketa 2025ko eka. 6a, 11:14

Hainbat margolarik Zeanuriko txoko desbardinak margoztuko ditue domeka goizean zehar eta lanak eguerdian egongo dira ikusgai; epaileek eta publikoak aukeratuko ditue irabazleak.

Domekan, hilak 8, izango da Zeanuriko Aire Zabaleko VII. Margolan Lehiaketea. Zeanuriko pintura taldeak antolatuta eta Udalak lagunduta dago lehiaketea. Margolanen gaia, urtero lez, Zeanuri eta bere inguruak dira: auzoak, baserriak, basoak, errekea... Margolari bakotxak txoko bat aukeratu eta hau margoztuko dau euskarri lauan, gehienez be 100x100 zentimetrokoa.

Artistak goizean hurbilduko dira Zeanurira, 09:00etatik 09:30era izango dabe euskarri zuria zigilatzeko aukerea. Gero bakotxak bere txokoa hartuko dau eta goiz osoa izango dabe margozteko. Lanak 14:00etatik 14:30era batuko ditue epaileek Kultur Etxean.

Epaimahaiak irabazle bi aukeratuko ditu. Lehenengoak 800 euro jasoko ditu, bigarrenak 500 euro eta hirugarrenak 300 euro. Beste irabazle bat be egongo da, publikoak aukeratutakoa eta honek, 300 euroko saria izango dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!