Aurten Gorbeia Suzieneko antolakuntzeak gazteen aldeko apustua egin dau eta Arratiako 23 urtez azpiko gazteei izena arinago emoteko aukerea emon eutseen, kanpoan geratu ez daitezan. Erantzuna ona izan zan eta 52 gazte arratiar egongo dira 21K lasterketan. Horrezaz gainera, eurentzako entrenamendua antolatu da bagilaren 22rako. Gazteei galdetegi bat bialdu deutsie eta bihar, hilak 7, arte beteten dabenak joan ahal izango dira entrenamendura.
Bagilaren 22an egingo da entrenamendua eta 21K lasterketearen ibilbidearen zati bat egingo dabe, Pagomakurretik 09:00etan urtenda, Zeanuriko plazarainoko bidea egingo dabe esperientziadun mendi lasterkariakaz: Ondiz Iturbe, Aitor Ajuria eta Itsasne Urkiaga. “Gero opari berezi bat emongo deutsegu, Arratiako gazteek bakarrik eukiko dabena” azaldu deutso BEGITUri Jurek Ziemkiewicz antolakuntzakoak.