berbaldia

Osasunaren mito eta errealidadeen gaineko berbaldia Zeanurin

Asier Abrisketa 2025ko mai. 23a, 10:30

Gaur, hilak 23, 12:30ean emongo dau berbaldia herriko medikua dan Alvaro Villasevilek Zeanuriko Kultur Etxean.

Maiatzaren 23an, barikua, Zeanuriko medikua dan Alvaro Villasevil doktoreak Osasunaren mito eta errealitateak izenpeko berbaldia eskainiko dau. Saioa Kultur Etxean egingo da, 12:30ean, eta 94 673 91 46 telefonora deituta konfirmau daiteke asistentzia. Berbaldian, Villasevil gaur egun entzuten diran osasunaren gaineko mito eta esakeren egi eta gezurrak azalduko ditu. Berbarako, hainbat galderarentzako erantzunak emongo ditu: "Egia da kafeak tentsino arteriala igoten dauala?" edo "egia da tomatea txarra dala azido urikoarentzako?".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!