Olatz Beobideren zuzendaritzapean, Maria Riverok eta Itxaso Payak egiten ditue aktore lanak.
Satira honek andra sortzaileen egoerea ipinten dau mahai gainean. Hau da, martiaren 8aren eta zemendiaren 25aren inguruan lanez gainezka dagozala eta gainontzeko hilebeteetan lan faltan. Hau dana, umorez, ironiaz eta kantuez txipriztinduta.
Sinopsia
Maria Riverok eta Itxaso Payak kontratazino eta bitartekaritza egiten dauan eMcumeak bulegoan lan egiten dabe. Egunero jasoten ditue, kuotea beteteko asmoz, andra sortzaileak behar dituen bezeroen eskariak. Bidean konpetentziak eragindako oztopoak
topauko ditue.