mendia

Etxekoentzako domekan zabalduko da Gorbeia Suzien 21K lasterketarako izen-emotea

Asier Abrisketa 2025ko mar. 28a, 17:39

Zeanuriztar guztiek eta 23 urtez azpiko arratiarrek oingo domekan emon ahal izango dabe izena Zeanuriko udaletxean, 18:00etatik 19:00etara.

Urri lehenengoaren 27an jokatuko da Zeanurin 2025eko Gorbeia Suzien mendi lasterketen edizinoa. Atzenaldian lez, modalidade bi izango ditu mendi jardunaldiak: 32K Skyrace (32 kilometro eta 2.400 metroko desnibela) eta 21K (21 kilometro eta 1.200 metroko desnibela). 32K Skyrace lasterketarako izen-emotea zarratuta dago eta gaur zozketa dira dortsalak.

21K lasterketarako izen-emote orokorra barriz, aprilaren 1ean, martitzena, zabalduko da gorbeiasuzien.eus webgunean, 10:00etatik aurrera. Baina etxekoek, oingo domekan, hilak 30, emon ahal izango dabe izena. Zeanuriko udaletxean, 18:00etatik 19:00etara egongo da zeanuriztar guztientzako eta 23 urtez azpiko arratiarrentzako inskripzinoa egiteko aukerea, NANa aurkeztuta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!