Martiaren 28an, barikua, Zeanuriko Kultur Etxean euskal mitologia izango da berbagaia, udalak irakurzaletasunari eta kultureari bultzadea emoteko antolatutako Udabarria Loran ekimenaren baitan. Zelan aitu behar dira ipuin mitologikoak? berbaldia 19:00etan hasiko da eta Jon Mentxakatorre filosofia doktorea konbidau dabe gaian sakonduteko asmoz.
Jon Mentxakatorre galdakaoztarra filosofian doktoratua eta Giza Zientzietan graduatua da. Antropologia eta mitologiaren inguruan egin ditu hainbat azterketa, kontakizun edo ipuin mitologikoak batu bakarrik ez, honeen zuztarrak eta eragin sozialak be aztertu ditu eta. 2023ko Aita Onaindia bekaren bitartez, Labayru Fundazioagaz eta Zornotzako Udalagaz argitarau ditu Euskal ahozko ipuinak eta lurpeko eremua. Antologia eta azterketa. I eta II liburuak. Azterketa hori izango da berbaldiaren oinarria.