historia

Emakume Abertzale Batza gogoratuko dabe bihar Zeanurin

Asier Abrisketa 2025ko mar. 26a, 11:30

Emakumeak aberria eginez, Emakume Abertzale Batza 100 urte liburuaren aurkezpena eta honen gaineko berbaldia egingo da Kultur Etxean, 19:00etan.

2023ko zemendiaren 6an aurkeztu zan Bilboko Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuan Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia eta Karmele Perez EHUko ikerlariek landu eta Sabino Arana Fundazinoak argitarautako Emakumeak aberria eginez, Emakume Abertzale Batza 100 urte lana. Oin, hiru egileek Zeanurin aurkeztuko dabe ikerketea martiaren 27an, eguena, Kultur Etxean 19:00etan. Liburuaren zein Emakume Abertzale Batzaren gaineko berbaldia eskainiko dabe Bilbao, Ezkurdia eta Perezek. Hitzordu hau, Zeanuriko Udalak kulturea eta irakurzaletasuna buztartuteko Udabarria Loran ekimenaren parte da.

Liburuak 1922ko maiatzean sotu eta andra abertzaleak batu ebazan erakunde politikoaren ibilbidea jasoten dau, argitaratu gabeko informazino zein argazki ugari argitara emonez. Erakundearen historiaz gainera, kide askoren biografiak be batzean ditu lanak, holan, andra hareentzako omenaldia be bada ikerketea.

"1936ko gerra gordinaren minean eta gerraostearen ezinean, gudak berak hartu dau, ulergarria danez, protagonismoa. Guk, ordea, ai ama! ordukoen oihartzunak aintzat harturik, emakumeak jarri doguz aurrean aitzindari, emakume ekumenikoak, euskal bezain unibersal direnak, alegia", dino liburuaren sarrerak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!