mendia

'Mendian ibilteko aholkuak' berbaldia Zeanurin

Asier Abrisketa 2025ko mar. 25a, 11:38

Eguenean, 18:30ean eskainiko dau berbaldia Kepa Lizarraga mendiku eta mendizaleak Zeanuriko Kultur Etxean.

Martiaren 27an, eguena, Zeanuriko jubiladu eta pentsiodunen alkarteak antolatuta, mendian osasuna zaindu eta seguru ibilteko aholkuen gaineko berbaldia egingo da Zeanuriko Kultur Etxean, 18:30etik aurrera. Mendian ibilteko aholkuak izenpean, Kepa Lizarraga mediku eta mendizaleak gidatuko dau saioa.

Kepa Lizarraga medikua, aditua da Heziketa Fisikoaren eta Kirol Medikuntzan. Mediku moduan ibilia da espedizino ugaritan, berbarako, Everest eta K2 zortzimilakoetan egindako espedizinoetan. Bizikletaz zein oinez ibiltearen gaineko liburu ugari argitaratu ditu, tartean, Consejos para disfrutar de la montaña con salud (Mendiaz osasuntzu gozatzeko aholkuak).

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!