ikuskizuna

Bittor Kapanaga euskaltzalea omenduko dabe Zeanurin

Asier Abrisketa 2025ko mar. 20a, 11:48

Udabarria Loran ekimenaren barruan, Xabier Amurizak, Gontzal Mendibilek eta Joseba Sarrionandiak bere pentsamendua emongo dabe jakitera kontu eta kanta artean.

Zeanuriko Udalak, irakurzaletasunari eta kultureari bultzadea emoteko Udabarria Loran ekimenagaz hainbat ekintza antolatu ditu martia eta aprila bitartean. Tartean dago, martiaren 21ean, barikua, Zeanuriko Kultur Etxean 19:00etan taularatuko dan Bittor Kapanaga izena eta izana, kontu-kantari ikuskizuna. Hurrengo ekintzak martiaren 27ko Emakume Abertzale Batza 100 urte liburuaren aurkezpena eta martiaren 28ko Mito ipuinak, zelan aitu eta zelan zaindu berbaldia.

Bittor Kapanaga (Otxandio, 1925; Gasteiz 2011) euskaltzalea eta idazlea izateaz gainera, pentsalari bikaina izan zan. Bittor Kapanaga izena eta izana. Kontu-kantari ikuskizunean, Xabier Amurizak, Gontzal Mendibilek eta Joseba Sarrionandiak bere pentsamentua emongo dabe jakitera.

"Bittor Kapanagaren teoriak puri-purian dagoz gaur egun. Bere izatea, pentsakerea, gogoetak, egitea... aztertuko dogu. Eta era berean, beragaz izandako hartu-emonak" azaldu deutso begituri Gontzal Mendibilek. Kapanaga, aztia, druida, pentsalari-ikerlaria, profeta, aintzindaria eta rara avis deitu eben ezetu ebenek eta bere ekarpena euskal kulturara aztertuko dabe "kontu-kantari", Amurizak, Mendibilek eta Sarrionandiak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!