literaturea

Txikerrenen artean irakurzaletasuna bultzatuteko Kontuleku ekimena Zeanurin

Asier Abrisketa 2025ko mar. 5a, 12:39

Aitor Ormaetxea ipuin kontalariak gidatuko dau Kontuleku ekimena.

Bihartik hasita aprilaren 3ra arte, eguenero egingo dira Aitor Ormaetxeak gidatutako familientzako irakurketa tailerrak ludotekan, 17:00etan.

Udabarri Loran izenpean, Zeanuriko Udalak irakurzaletasuna oinarri moduan izango dauan egitaraua antolatu dau martia eta aprilerako. Liburu aurkezpenak, dokumental proiekzinoak, musika emonaldiak eta abar antolatu dira, gustu eta adin guztietako herritarrentzako ekintzakaz. Tartean dago familientzako Kontuleku bost saioko tailerra, txikerrenen artean irakurzaletasuna buztartuteko asmoagaz.

Kontuleku egitasmoaren lehenengo saioa bihar, hilak 6, egingo da ludotekan 17:00etatik 18:00etara eta jarraipena izango dau hurrengo eguenetan, aprilaren 3ra arte. Tailerra lau eta zortzi urte bitarteko umeentzako dago pentsauta baina guraso edo nagusiren bategaz hartu behar dabe parte umeek. Saioak Aitor Ormaetxea ipuin kontalair eta txotxongilo ikuskizunetako sortzaileak gidatuko ditu.

Horrezaz gainera, martiaren 6an nagusientzako literatur hitzordua be badago, 19:00etan Kultur Etxean. Bertan, Herman melvilleren Moby Dick eleberri klasikoaren lanketea egingo da. Alvaro Rabelli idazleak obra honen gaineko berbaldia egingo dau eta Sweet Winds taldeak, musika emonaldia eskainiko dau bale zuriaren istorioa oinarri hartuta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!