Urri lehenengoaren 27an jokatuko da Zeanurin 2025eko Gorbeia Suzien mendi lasterketearen edizinoa. Atzenaldian lez, modalidade bi izango ditu mendi jardunaldiak: 32K Skyrace (32 kilometro eta 2.400 metroko desnibela) eta 21K (21 kilometro eta 1.200 metroko desnibela). Gaurtik aurrera emon ahalko da izena lasterketa nagusian, martiaren 23ra arte, gorbeiasuzien.eus webgunean. Izena emondakoen artea, dortsalak zozketauko dira martiaren 28an.
21K lasterketea be egingo da egun berean baina honetan izena emoteko, aprilera arte itxaron beharko dabe lasterkariek. Aprilaren 1ean, 10:00etan zabalduko da izen-emotea, dortsalak agortu arte.