osasuna

Osasun zerbitzuen murrizketen gaineko bilerea Zeanurin

Asier Abrisketa 2025ko ots. 26a, 12:57

Murrizketen kontra Igorreko anbulategian egindako alkarretaratzea.

Kultur Etxeko aretoan egingo da gaur, hilak 26, egoerearen aurrean emon beharreko pausoak ebazteko udal eta herritarren arteko batzarra 19:00etan.

Osakidetzako osasun zerbitzuen murrizketea pil-pilean dagoan kezka da eta ardurea, handitu egiten da herri txikietan. Egoerea ikusita, Zeanuriko Udalak herri bilerea deitu dau gaurko, zezeilak 26, Kultur Etxeko aretoan. Bertan, udalak Osakidetzatik jasota daukan informazinoa herritarrakaz alkarbanatuko dau eta gero, egoerearen aurrean zer egin ebatziko da. Holan, mahai-gainean dagoz sinadura bilketea eta mobilizazino ziklo bat hastea. Hau ebatzi eta antolatuteko egin da deialdia.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!