berbaldia

Lurraren eskubideen gaineko berbaldia Zeanurin

Asier Abrisketa 2025ko ots. 20a, 11:58

By MaiMaite - Norberak egina, CC BY-SA 4.0 (Wikipedia)

Iñaki Lasagabaster zuzenbideko katedradunak Lurrak badu eskubiderik? berbaldia gidatuko dau barikuan Eguzkiolan, 19:00etan.

Zezeilaren 21ean, barikua, Zeanuriko Eguzkiola alkarteak lurraren eskubideen gaineko berbaldia antolatu dau lokalean, 19:00etan. Lurrak badu eskubiderik? galderea oinarri hartuta, lurra bera defendiduteko eskubidearen gaineko berbaldia izango da eta bertan, eskualdean atzenaldian proiektau diran makroproiektuak (autopista elektrikoa, parke eolikoak...) izango dira berbagai nagusia.

Berbaldian, Iñaki Lasagabaster Herrarte (Gasteiz, 1953) Euskal Herriko Unibertsitateko Administrazio-Zuzenbideko katedradunak hartuko dau berbea. Izan be, ingurumen zuzenbidea da gehien landu dauan arloetakoa. Berbarako, Guardian eta Badtidan eregi gura ziran golf-zelai eta etxebizitza familiabakarreko urbanizazinoen aurkako jarrereagaitik egin zan ezagun ekologisten artean.

Berbaldia Eguzkiolan

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!