Zeanuriko Udalak maiatzean hasi eban Euskera Plana barriztuteko prozesua, "Euskeraz gura dozu Zeanuri?" lemapean. Diagnostikoa egiteko galdetegia zabaldu eta herritarren proposamen, eretxi eta kezkak batzeako saio parte-hartzaile bi egin ostean, prest dago behin-betiko Euskera Plana. Hau zezeilaren 14an, barikua, aurkeztuko da Kultur Etxean 18:00etan.
Aurkezpenean, AEK-ko Ahize hizkuntza aholkularitzako kideak be egongo dira, planaren diseinuaren arduradunak hain zuzen be. Udalak herritar zein eragile guztiak deitu gura izan ditu aurkezpenera eta saioa amaituta, mokautxoa be egongo da hurreratuten diranentzako.