350 biztanlera heltzean ez dan Baztango Lekaroz herrian, Aroztegia proiektu turistikoak aurreikusten dau 228 txalet, lau izarreko hotel bat eta golf zelai bat eregitea. Nafarroako Gobernuak, udalerriz gaindiko eragina dauan plan lez tramitau eban proiektua 2015ean eta beraz, udalerriak ez dauka inolako ebazteko eskumenik. Herritarrak proiektuaren kontra agertu dira eta obrak hasteko egozanean, eremu hau okupau eben kanpanldi bat antolatuta. Oin, epaitegiek hogei urteko kartzela zigorra eta isunetan56.000 euro eskatuten ditue protestetan parte hartu eben zazpi laguni.
Aroztegiko Elkartasun Komiteak absoluzinoa exijiduteko kanpainea abiatu dau eta zezeilaren 1ean, zapatua, manifestazino nazionala deitu da Iruñan, "Lurraren defentsan Aroztegia gelditu!" lelopean. Iruñako epaitegietatik urtengo da manifestazinoa, 16:00etan.
Makatzak Arratiako Ekologista Taldea be alkartasun olatura batu da eta bihar, eguena, solasaldia antolatu dau Zeanuriko Eguzkiola alkartearen lokalean, 19:00etan. Bertan, manifestazinora batzeako deialdia egiteaz gainera, Aroztegiko kasuaren gaineko solasalditxoa gidatuko dabe ekologistek.