bertsolaritzea

Punta-puntako bertsolariak Zeanuriko Bertso Jaialdian

Asier Abrisketa 2025ko urt. 15a, 18:01

Ibarzabal, Arzallus, Colina, Maia eta Lujanbiok kantauko dabe domeka arrastian Zeanuriko frontoian; sarrerak bertan salduko dira.

Urtailaren 19an, domekea, egingo da Zeanuriko Bertso Jaialdiaren 21. edizinoa. Urtero lez, momentuko bertsolaririk garrantzitsuenak deitu ditu Zeanuriko bertso eskoleak. Hitzordua 18:00etan da eta frontoian egingo da bertso-saioa. Sarreren egunean bertan salduko ditue, 17:00etatik aurrera.

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko Maialen Lujanbio txapeldunak, Amets Arzallus txapeldunordeak, Sustrai Colina finalisteak, Nerea Ibarzabal finalisteak eta 2023ko Bizkaiko Txapeldunak eta Jon Maia ibilbide luzeko bertsolari eta letragileak osotuten dabe aurtengo kartela. Gai-emoile lanetan Eñaut Intxaurraga Zeanuriko bertso eskolako irakasleak jardungo dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!