musikea

Garik kontzertua eskainiko dau bihar Zeanurin

Asier Abrisketa 2024ko abe. 26a, 12:20

Kultur Etxean izango da Gariren bakarkako zuzeneko emonaldia 19:30ean eta agortuta dagoz sarrera guztiak.

Iñaki Igon Garitaonaindia Murgiondok (Legazpi, 1963), musikari moduan Gari ezizenagaz ezaguna, kontzertua eskainiko dau abenduaren 27an, barikua, Zeanuriko Kultur Etxean 19:30ean. Zeanuriko emonaldia 2024ko Behin Bizitzea birako hemeretzi kontzertuetako atzena izango da. Bakarlari moduan arituko da Gari bihar, hau da, Maldanbera musikari talde barik egongo da oholtzan. Zeanuriko Udalak argitu dauanez, sarrera guztiak dagoz agortuta.

Garik rock eta pop doinuak landu ditu atzen urteetan, punk eta rock musikeagaz hasi eta geroago, joera barriko pop, folk eta bestelakoak jorratu ebazan Hertzainak musika taldeagaz ezagun egin ostean. Bakarlari moduan edo Maldanbera taldeagaz ibili izan da Hertzainak taldea 1993an desegin eta Gari 1995an berragertu ostean. Betaurreko ilunak, kapela baltza, ahots urratua eta batez be, agertoki gaineko karismea dira gaur bere adierazlerik argienak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!