Zeanuriko Udalak antolatutako Gabon Kulturala egitarau potoloaren parte da abenduaren 22an, domekea, egingo dan abeltzaintzaren gaineko dokumental proiekzino eta solasaldia. Agur Artzai dokumentala izango da langaia eta proiekzinoa 18:30ean hasiko da, Kultur Etxeko aretoan. Bertan izango da Julen Zubiete, dokumentalaren zuzendaria.
Agur Artzai 26 minutuko dokumentalean, Julen Bizuete Gorbeian geratuten dan atzen artzainetako batengana hurbilduten da, Jose Ereñorengana hain zuzen be, amaitzear dagoan bizimodu bat erretratau gurean. Alkarregaz konpartiduten daben denporan, iraganerako ateak zabalik geratuko dira atzean itxitakoaren erreparetako.