Euskerearen Egunaren harira, Zeanuriko Udalak bertso-afaria antolatu dau gaurko, babenduak 13 21:30ean. Afarian giroa sortzeako arduradunak, punta-puntako bertsolari bi izango dira: Andoni Egaña eta Unai Iturriaga. Jubiladuen tabernako jantokian egingo da bertso saioa eta txartelak, agortuta dagoz beraz, giro sano ona espero da saioan.
Andoni Egaña Makazaga (Zarautz, 1961) da bertsolaririk ezagunenetarikoa, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia lautan irabazi ebanetik. 1993an, 1997an, 2001ean eta 2005ean izan zan nagusi, hain zuzen be. Euskal filologoa, idazlea eta eskarmentu handiko bersolaria da Egaña. Telebistarako gidoiak be idazten ditu, baita literatura eta kazetaritza lan ugari egin be. Unai Iturriaga barriz bertsolaria, idazlea eta abeslaria da. Bi aldiz izan da Bizkaiko txapeldun eta Bertsolari Txapelketa Nagusian sei aldiz izan da finalista.