berbaldia

Indarkeria gineko-obstetrikoaren gaineko berbaldia Zeanurin

Asier Abrisketa 2024ko abe. 4a, 12:12

Gaur, hilak 4, 18:00etan emongo dau berbaldia udaletxean Nahia Alkortak, Mi parto robado liburuaren egileak.

Zeanuriko Udalaren eta Emakunderen laguntzeagaz, Mazala andra taldeak Indarkeria gineko-obstetrikoa ezagutu eta identifikatu berbaldia antolatu dau. Abenduaren 4an, eguaztena, izango da berbaldia udaletxeko pleno aretoan, 18:00etatik 20:00etara. Sarrerea librea izango da eta indarkeria hau zertan datzan azalduteko, Nahia Alkorta Elezgarai konbidau dabe saiora.

Nahia Alkorta Elezgarai (Zizurkil, 1986) ezaguna da Sabeletik Mundura proiektuagaitik eta Ama(T)asunak podcasta gidatzeagaitik. Horrezaz gainera, esperientzia propioa dauka indarkeria gineko-obstetrikoagaz. Izan be, baimendu bako zesarea bat egin eutseen eta honen harira, Nazio Batuen Erakundearen Emakumearen Aurkako Berizkeria-Mota Guztiak Ezabatzeko Konbentzioak (CEDAW) Espainiako Estatua salatu eban, insarkeria obstetriko kasu honetan salaketearen inpunidadea onartzeagaitik. Gerora, gertatutakoaren inguruan idatzi eban Alkortak Mi parto robado (Arpa, 2023) liburua.

Berbaldia Zeanurin

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!