Zeanuriko Udala 2025eko Aurrekontuen prestaketan dago murgilduta eta herriko biztanleria auzo ugaritan banatuta dagoanez, berebiziko garrantzia izango dabe auzuneek aurrekontuetan. Auzoz auzo zer behar dan, arazoak zeintzuk diran eta herritarren proposamenak jakiteko helburuagaz, Udala batzartuten dabil egunotan auzotarrakaz.
Aurreko egunetan Uribe, Otzerinmendi, Undurraga, Altzua, Ipiñaburu eta Ipiñako auzotarrakaz egin dira batzarrak. Oindo, egiteke dagoz beste batzuk. Holan, eguaztenean, hilak 4, Altzustako txokoan egingo da batzarrak 19:00etan. Hurrengo egunean barriz, hilak 5, 18:00etan Eleizondon eta 19:30ean Asterrian egingo dira bilerak. Plaza inguruan bizi diran herritarrentzako batzarra izango da atzena, zapatuan 12:30ean Kultur Etxean.