Zemendiaren 30a, zapatua, da San Adrian eguna eta beraz, jaieguna Asterriako San Adrian ermitearen inguruan. Halanda be, jaietako egitaraua barikuan, hilak 29, hasiko da. Lehenengo egunean Igel Txapelketa eta auzo afariaren inguruan batuko dira auzotarrak. Zapatuan barriz, egun osorako egitaraua antolatu da eta antxina egiten zan legez eta oin gitxi berreskuratu danez, mozorrotuta parte-hartzeako deia zabaldu dabe antolatzaileek. Ohikoa danez, errifearen zozketea egingo da eta hau, zapatuko erromeriaren bitartean egingo da.
Egitaraua
Zemendiak 29, barikua
- 19:00etan, txupinazoa eta auzoko txistulariak.
- 19:30ean, Igel Txapelketea.
- 21:00etan, auzo bazkaria.
- Gero, mahai-jokoak eta kantaldia.
Zemendiak 30, zapatua
- 12:30ean, mezea.
- Gero, barauskarria eta herriko txistularien ekitaldia.
- 18:30ean, desafioa: Julen Etxebarria motozerreagaz eta Mikel Etxebarria ardi mozten.
- 19:00etan, harri tiraketa parte-hartzailea Harriti taldekoakaz.
- 20:30ean, odoloste jana.
- 21:00etan, erromeria Jainaga eta Narbaizagaz.
- Gero, DJ Lander.