Atzen urteetan ezkerrak gobernau dau Mexiko eta batez be, Lopez Obrador presidentearen agintalditik hainbat eraldaketa politiko bizi izan ditu herrialdeak. Tartean, urrietan presidente kargua lehenengoz andra batek, Claudia Sheinbaum, hartu daualarik. Eraldaketa politiko honeek ezetuarazoteko helburuagaz, Zeanuriko Eguzkiola alkarteak Mexiko, aldaketa duintasunetik berbaldia antolatu dau.
Berbaldia zemendiaren 23an, zapatua, egingo da Eguzkiolaren lokalean, 12:00etatik aurrera. Hizlaria Manuel Bernabe abokatu eta MORENA alderdiko militanteak eskainiko dau. MORENA, Movimiento Nacional de Regeneración, Manuel Lopez de Obrador eta Claudia Sheinbaum atzen presidente bien alderdi ezkertiarra da. 1980an Mexikon hasi ziran politika neoliberalei bueltea emotea izan da alderdiaren helburu nagusietakoa.