telebista

Herri Txiki Infernu Handi barriro be Zeanurin

Asier Abrisketa 2024ko aza. 21a, 10:50

Gaur, hilak 21, egingo da bideo-proiekzino ekitaldia 19:30ean Mikel Pagadi, Miren Nogales eta Sebastian Lizasoren parte-hartzeagaz.

2015ean, ETB1eko Herri Txiki Infernu Handi programa ezagunak Zeanurin grabau eban kapitulua eta bederatzi urte pasau diranean, beste kapitulu bat eskainiko jako herriari. Ohikoa danez, aurretik Mikel Pagadi  eta Miren Nogales aurkezleak herriko personaiakaz ibili dira alkarrizketak grabau eta herria ezetuten. Oin, jendaurreko ekitaldia faltau da eta gaur grabauko da hau.

Zemendiaren 21 honetan, aurkezle biek jentaurrean erakutsiko ditue grabautako alkarrizketak frontoian, 19:30etik aurrera. Ekitaldian, aurkezleen bakarrizketakaz zein grabautako alkarrizketakaz gozatu ahal izango dabe protagonista eta hamazortzi urtetik gorako herritarrek. Tartean, Sebastian Lizasoren bertsoek emongo deutso bideo-proiekzinoari emozino puntua.

Herri txiki infernu handi Zeanurin

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!