Zemendiaren 25ean Andrenganako Indarkeriaren aurkako Nazinoarteko Eguna ospatuko da ekintza aldarrikatzaileen artean eta Zeanuriko Mazala andra talde feministea hasi da lanean. Herritarrak egitarauaren eta aldarrikapenaren parte egin gura ditu Mazalak eta horretarako batzarra deitu dau zemendiaren 12rako, martitzena. Udaletxeko pleno aretoan egingo da bilerea, 17:30ean hasita.