Gorbeialde Landa Garapena alkarteak antolatuta, abeltzainei zuzendutako berbaldia egingo da Zeanurin zemendiaren 8an, barikua. Kultur Etxean, 10:00etan da hitzordua eta bertan larraketa birsortzailearen eredua azalduko dabe Itturbaltzako Unai Beitiak eta NEIKER nekazal ikerketa eta garapenerako euskal erakundeko Nerea Mandalunizek.
NEIKER-en urteak dira artzaintza berreratzaile edo birsortzailea ikertzen hasi ziranetik. Ikerketa honetan ardiak lur saila txikietan larratzea eta egunero lur sailaz aldatzeak onura asko dakarrela ondorioztatu dabe. “Alde batetik klima aldaketa arindu leike eta aldi berean lurraren emonkortasuna hobetu” dino Nerea Mandalunizek.
Teknika honen bidez, artaldea partzela txikietan izten da denbora tarte laburrean, eta gero soloari atsedena emoten jako lurraren kalidadea hobeto kontserbetan dala bermatzeko. Lurraren emankortasuna hobetzen dau, ekoiztutako bedar kantitatea handitzen dau eta karbono aztarna murrizten dau, hori guztia ardien esne ekoizpenari eragin barik.