Zeanuriko Mazala andra talde feministak EMAKUNDE eta Zeanuriko Udalaren laguntzeagaz antolatu dau Skolastika literatura eskolearen Lekualdatzea: Literatura mugimenduan ikastaroa. Pasau dan martitzenean egin zan lehenengo saioa; bihar, hilak 29, eta zemendiaren 5ean egingo dira beste biak, Kultur Etxean 18:00etatik 20:00etara.
Skolastika eskolako Josune Muñozek gidatuten ditu saioak. Muñoz euskal filologoa eta Skolastika eskolako fundatzailea da. Eskola honek andrek egindako literaturea dauka ikergai eta hortik abiatuta, tailerrak, ikastaroak eta abar eroaten ditu aurrera. Holan, munduko eta garai desbardinetako literatura feministea zabaldu eta ikertzea dabe helburu Skolastikan.