Berrogeta hamar lagun inguruk egin eben Zeanuri-Ubide Larreen Mankomunitatearen zeharkaldia

Jon Urutxurtu 2024ko urr. 28a, 08:30

Urri bigarrenaren 26an, zapatuan, zirimiriari aurre eginez berrogeta hamar bat lagunek Zeanuri-Ubide: Larreen Mankomunitatearen XII. Zeharkaldia egin eben, antxinako errege-bidea igarotzen zan parajeetatik ibliz. Parte hartzaileek aukerea izan eben bi udalek orain dala 120 urtetik egiten daben Larreen Mankomunitateko kontuak kitatzeko batzarra bertatik bertara ikusteko.

Alkate biek, Ubideko Zigor Iturriotzek eta Zeanuriko Nahia Urrutxuak, udalerri bakotxean izena emondako abelburu kopuruaren barri emon eben eta, ondoren, eskuak estutu ebezan, herri bietako zinegotziek inguratuta. Bilera amaitutzat emoteko, Arkaitz Estiballes Zeanuriko zinegotziak honako bertso hau kantau eban:

... Eta Ubide eta Zeanuri noski ez gara mundu bi / gaurko eguna izan dadila anaikidetzeko zubi /guk ondo tratau gura zaituegu ondo tratatu guri / holantxe ondo joan daitezen Ubide eta Zeanuri.

Jarduera hau Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Ondarearen Europako Jardunaldietan sartuta egoan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!